POLLO ROSA PRODUKZIOAK
  • POLLO ROSA
  • IKASTOLETAN
  • Ipuin Kantalariak
  • DPB
  • IÑAKI CV

GENERO ETA SEXUALITATEA - FRIDA KAHLO

Picture
kultura_eskola_gertrudis_eusk.pdf
File Size: 1380 kb
File Type: pdf
Download File

EMAKUME ABESLARIAK: Nina Simone-tik, Izaro-ra.

Picture
kultura_eskola_emakume_abeslariak_euskera.pdf
File Size: 458 kb
File Type: pdf
Download File

“Gertrudisen lagunak: Frida Kahlo” proiektua arte garaikidea modu erraz eta dibertigarrian zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Artean garrantzitsuak zaizkigun balio eta emozioak aurki ditzakegu. Kasu honetan, sexu identitatearen aniztasuna ezagutu eta baloratuko dugu. Horretarako, artea gertutasunetik bizi behar dutela uste dugu, haien bizipen eta emozioen arabera ulertuz, antzekoak zaizkien egoerak nola adieraziko lituzketen esploratu ahal izateko. Fridak asko sufritu eta gozatu zuen, sutsuki bizi izan zen. Nor bera baino hoberik, orduan, emozioen mundura eskutik helduta eraman gaitzan? Nola sentitzen zara zure gorputzarekin, zure itxurarekin, zure sexualitatearekin, bai zurekiko eta bai besteekiko? Galdera hauetatik abiatuta sortzen zaizkigun emozioak landuko ditugu. Honekin, gero, artera itzuli eta ikusi ahal izateko nola egiten dugun gure identitatearen inguruko hausnarketa
eta nola adierazi ditzakegun horrek sortarazten dizkigun emozioak. Arreta berezia emango diogu espazio eroso eta goxoa sortzeari, askatasun osoa sentitu dezaten haien adierazpen garaian. Lehen aipatu bezala bi arlo nagusi landuko ditugu: sentikortasun artistikoa eta sexu aniztasuna. HELBURU NAGUSIAK Artistikoak: Ekintza artistikoari eta bere adierazpideei buruzko interesa piztu. Adierazpen kulturaletara gerturatzea bultzatu. Artelan batek sortzen dituen emozioak hobeto identifikatzen ikasi. Sexu aniztasunari loturikoak: Errealitatea genero ikuspuntutik barrena begiratu. Norbere sexualitatea onartzeko hausnarketari leku egin. Sexu aniztasuna aztertu eta baloratu errealitate desberdinak errespetatu ahal izateko. Helburu hauek bete ahal izateko haientzat erakargarri eta erraza den proposamena da gurea: antzerki eta musikarako tartea, pinturaren bitartez haien adierazpenerako tartea, eta azkenik, eztabaida gidatua, hots, landutako kontzepuei lekua eman eta argitzeko tartea.


KULTUR ESKOLAN

Kontzertu didaktiko bat izango da; Jugatx Mirasolain abesten eta Iñaki Santos pianoarekin.
Musikaz gain, artisten obran, bizitzan eta testuinguruan fijatuko gara nahi ditugun gaiak lantzeko. Horretarako 30 minutu erabiliko ditugu.
Azken 20 minututan, horri buruzko debatea egiteko aukera egongo da.. “Emakumea artean” izango da ardatz nagusia eta horretarako bakoitzaren baldintzak aztertuko ditugu

Nina Simone, adibidez, segregazio garaian jaio zen. Izarok, matxismoari buruz hitz egin du askotan.

Debatea pizteko galdera batzuk izango dira:
Garaiko egoera eta gaur egungoa antzekoak dira?
Zein da normalean emakume baten rola musika banda batean?
Zer komentario, onak edo txarrak, egiten dira abeslari bati buruz, gizona edo emakumea bada? Berdinak dira?
Ezaguna izatea musika munduan alde onak eta txarrak al daude?


Con tecnología de Crea tu propio sitio web único con plantillas personalizables.
  • POLLO ROSA
  • IKASTOLETAN
  • Ipuin Kantalariak
  • DPB
  • IÑAKI CV